Metxikas bezalako hainbat auzo elkarlanean jarrita eta auzo bakoitzean lanbideak sortuz auzo horiek berpiztu nahi ditugu. Egungo egoera jarraituta urte batzuen buruan auzo horiek abandonatuta egoteko arriskua daukate, izan ere bertako biztanleak nagusiak dira eta ondorengo belaunaldiek etxe horiek opor edo asteburutarako besterik ez dituzte erabiltzen.
Gaur egun jende asko, batez ere gaztea, prest dago hiriko bizitza utzi eta landatar bizitzan murgiltzeko. Guk arrazoiak emango dizkiogu bertara bizitzera joateko: lanpostu bat eta etxe huts bat berritu eta erosteko aukera.
Proposameneko auzo guztiak errepidez daude konektatuta, auzo bakoitza gai baten inguruan antolatuko da lanbideak sortzeko: animaliak, zuhaitzak… Adibidez, Metxikas-en garai bateko labeak daude ogia egiteko erabiltzen zirenak eta ideia bertan ogia produzitzea da hasieratik (gariaren landaketa) amaierara arte (ogiaren salmenta eta distribuzioa). Gainera, lanpostu gehiago sortzeko turismo rurala sortuko da, auzo desberdinen produktuak eta euren produkzioa izango dira turismoa erakarriko dutenak. Turismo aktiboa izango da, produkzioan parte ahal izango dute nahi izanez gero.
Era honetan auzoetan populazioa handituko da eta gainera turismoak jende mugimendu txiki bat sortuko du. Horregatik auzoetan zerbitzuren bat sortu beharko da auzo multzo horren mailakoa. Esate baterako, gariaren produkzioa aprobetxatuz Metxikas-en garagardotegi bat sortuko da, bertako kontsumorako Metxikas-en sortuko dena.