Bioeraikuntzaren ideia nagusienetako bat inguruko errekurtsoak erabiltzea da ahalik eta prosezu simpleenekin eta inguruan ahalik eta eragin txikiena lortuz. Garrantzitsua da baita birziklapenaren ideia.
Hurbil dauden errekurtsoen erabilpenaren ideia jarraituz ideia interesgarria iruditu zaigu tokiko ekonomia sustatzea. Eraikuntza eskola katalizadorea izanda trenbidearen inguruan dauden eta eraikuntzarekin zerikusia duten enpresen elkarlana sustatuko dugu.
Eskolak erabiliko duen lehengaia ere trenbidearen inguruan aurkituko dugu: egurra.
Ideia nagusia hainbat lantegirekin lanean aritzea da, baina batean zentratu gara: Maderas Aguirre (Amorebietan).
Baina, nola lortu ideia hau funtzionatzea?
Hartu-emanaren bidez.
Eskola Muruetan egongo da, hor egoteagatik herriari zerbait zor dio. Horregatik eskola arduratuko da Muruetako espazio publikoaren eta auzokideen beharrak hobetzeaz (gainera hau izango da eskolako ideien eskaparatea).
Gainera, eskolak trenbidearen inguruko baliabide naturalak erabiliko ditu: basoak. Hauek zaintzeaz eta birlandatzeaz arduratuko da.
Trena tokiko ekonomiaren lotura fisikoa izango da, horrek trenaren erabilpena handituko du inguruko biztanleen artean.
Egur lantegiak egurra landuko du; egurra eskolak ustiatuko du eta lantegiak eskolan sortzen diren ideiak komertzializatzeko askatasun guztia izango du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario